XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzkadi'ko Gudarostiaren GUDAL-JAUPARI guztiak SAIL onen esanekoak izango dira.

Buruzagi Gallena, Jaupari izango da; ez baña, bearrez, aren agindupekoak.

4'en atala.

a). Buruzagi Gallenari berberari yagoko GUDAL-JAUPARIAK izentau eta aldatutzea eta baita izentatuai euren ardura kendu ta, ezarri bear izatekoan, zeatzak ezartzea be.

Baita be, GUDAL-JAUPARIEN eginkizunak egokien betetzeko bear diran zeatz-meatz guztiai begirako dautse, adibidez: aldagarriak, jaupari eginkizunetarako bearrezko gauzak, opalmai iguzki ontziak, ariñak etab., oarrak, gexo-zainketa, ordañak eta bestelako egunean eguneangoak.

b) Buruzagi Gallenak autu leiz guda-oñetarako Ikertzaleak.

Euren eginkizunak izango dira: Jauparien oparinak ikusi eta beragoko ataletan esaten dana zeatz betetzen ete dan begira, ikusiriko guztia SAILL-Buruzagiari azalduaz.

5'en atala.

JAUPARl-SAIL'eko agindupekoen eskubideak Buruzagi Gallenak zedarrituko dauz.

b) Gudal-Jauparien egin-bearrak aundizka.

6'en atala.

Saildi bakoitzak GUDAL-JAUPARI batzuk izango dauz eta oneik beragaz ibilliko dira.

Saildi barrutik, Buruzagi Gallenak izentauriko GUDAL-JAUPARI Gorenak beronen lagunenganako zuzendari aginpidea izango dau, mallakeraz, sailburu dala, besteak talde-buru izanik.

7'en atala.

GUDAL-JAUPARIEN lenengo ta eginkizunik garrantzitsuena, edozetariko zilleiztasuna begiratzea eta al izango dan giñoan gudaroak dakarran ekanduen zartadura aldendutea izango da.

Orretarako:.